Katu Kapeladuna
Laster Príncipe

Katu Kapeladuna
Bere onena emanez, Katuak alaitasuna zabaltzen die haurrei, bere estilo barregarri, bereizgarri eta guztiz lotsagabearekin; haiek zein ikusleak bidaia fantastiko batera eramaten ditu, inoiz ikusi gabeko mundu batean barrena. Gure heroiak orain arteko misiorik zailenari ekingo dio I.I.E.I. (Irudimenaren eta Inspirazioaren Erakunderako Institutua) erakundearen izenean: Gabby eta Sebastian anai-arrebak animatzea, hiri berri batera bizitzera joateak zailtasunak eragin baitizkie. Gauzak gehiegi muturrera eramateagatik ezaguna den kaosaren agente honek bere balioa frogatzeko azken aukera izan dezakeena du aurrean; bestela, bere kapela magikoa galduko du.
Estrenaldia
Azaroak 6
Generoa
Animazioa
Iraupena
107 minutu
Herrialdea
USA
Urtea
2026
Proiekzio formatua
Digitala
Proiekzio hizkuntza
Bikoiztuta EUSKARAZ
Zuzendaria
Alessandro Carloni eta Erica Rivinoja
Gidoia
Alessandro Carloni eta Erica Rivinoja
Musika
Lorne Balfe
Argazkia
Dan Molina

Sustapenak
Deskubritu Sade Klubaren eskaintzarik eta sustapenik onenak. Zure zain dauzkazu gehien esperotako estreinaldiak, film independenteak, jatorrizko bertsioan emaniko saioak, familiarteko edo lagunarteko arratsaldeak, lehenbiziko zitak, krispeta eta guzti eginiko planak, eta filmen osteko gogoetak.
Abantaila gehiago Sade Klubean
Sade Klubeko kide izatea zeure zinema-jaialdirako giltza nagusia edukitzea bezalaxe da: gonbidapenak izango dituzu aurrestreinaldietarako eta ekitaldi esklusiboetarako, VIP bat bazina bezala, alfonbra gorriaren gainean.
Zinemazale amorratua bazara, egin bat Sade Klubarekin eta gozatu istorio, plano eta emozio guzti-guztiez... Casablanca filmeko zeure amaiera balitz bezala.


