Príncipe · Antiguo Berri · Trueba
Aretoak alokatzea
Aretoak alokatzea
Sade zinemetan, gozatu ez ezik bizi ere bizi dugu zinema!
Eta, pasio hori zurekin partekatu nahi dugunez, gure aretoetako bat aloka dezakezu Donostian egingo duzun ekitaldirako.
Pentsatu zer-nolako agertokia: soinu inguratzailea Dolby 5.1 eta 7.1 teknologia digitalarekin, George Lucas bera ere jeloskor jarriko lukeen horietakoa, eta espazioak alokatzeko zerbitzua, edozein gidoitara egokitzeko modukoa.
Bilera garrantzitsu bat? Hitzaldi bat? Zure indie film laburraren estreinaldia?
Dena da posible, edo ia dena
Hogei areto ditugu, askotariko edukierak dituztenak eta ezin hobeak edozein motatako ekitaldiak egiteko. Solasaldiak, prentsaurrekoak, aurkezpen komertzialak, tailerrak, prestakuntzak, Oscar sarien tankerako banaketa-ekitaldiak eta aurrestreinaldiak. Gainera, etxean bezala sentitzea nahi dugu (edo hobeto esanda, zeure filmean bezala!).
Horregatik, zure enpresaren irudiarekin apaindu dezakezu aretoa.
Aretoen ezaugarriak
Teknologia
Dolby 5.1 eta 7.1 edo Dolby Atmos soinu-teknologiekin hornitutako aretoak.
Edukiera
Guztira 20 areto daude eskuragarri, 42 eta 267 pertsona arteko edukierarekin.
ERABILGARRI DAGOEN MATERIALA
Eskura jartzen dizkizugu mahaiak, bozgorailuak, mikrofonoak, atondoa (catering-zerbitzua, aukeran)...
Laguntza teknikoa
Eskura duzu gure profesionalen taldea, proiekzioak pantaila handian egiteko.
Catering-zerbitzua
Nahi baduzu, gu arduratuko gara gonbidatuentzako lunchaz