ESTREINALDIAK + SOLASALDIAK

Diálogos de Cine

Begirada kritikoak pizten

Saden sinesten dugu zinema ez dela amaitzen argiak pizten direnean. Istorio batzuk gurekin gelditzen dira, eszena batzuek galderak pizten dituzte, eta emozio batzuk benetako zentzua hartzen dute bakarrik partekatzen direnean.
 
Horregatik sortu dugu Diálogos de Cine, zinema beste modu batean bizitzeko proposamen bizia: begiak zabalik, burua erne eta elkarrizketarako gogoz.
 
Hilero, gure aretoetan estreinatzen den film bat ezagutzeko gonbita egiten dizugu, eta proiekzioaren ondoren, publikoari irekita egongo den solasaldi batean parte hartzera animatzen zaitugu. Pantailan ikusitako istorioek jorratzen dituzten gaiez elkarrekin hausnartzeko espazio bat: identitatea, desira, askatasuna, harremanak, memoria… eta gure barrena mugitzen, kezkatzen edo konektatzen gaituzten beste hamaika gai.
 
Solasaldi bakoitzean kulturaren, gizartearen edo akademiaren esparruko gonbidatuak izango dira gurekin, elkarrizketa aberastu eta filmean lantzen diren gaietan sakontzen lagunduko digutenak.

Saden sinesten dugu zinema esperientzia oso bat dela. Pantailatik harago begiratzeko gonbidapena. Ikusteko, bizitzeko eta elkarrizketan partekatzeko modukoa.

Matrix

Un viaje al país de los blancos

EKAINAK 18 · 19:00H

"MUGEN OIHARTZUNA"
 
Ousman Umarren benetako istoriotik abiatuta, migrazio-esperientziaren inguruko hainbat gairi buruz hausnartzeko solasaldia zabalduko dugu. Atzean uzten denaz, milaka pertsona bidea hartzera bultzatzen dituzten itxaropenez, doluaz, esperantzaz eta norberaren berreraikitze-prozesuaz, baita errealitate konplexu hori hartzen duten gizarteen eginkizunaz ere. Topaketa honek esperientzia pertsonala, gogoeta akademikoa eta konpromiso soziala eskainiko ditu, fenomeno honetara ikuspegi gizatiarrago batetik hurbiltzeko. 

Hizlariak:
· Ousman Umar, Ghanan jaiotako ekintzaile soziala, idazlea eta aktibista
· Inés Vicente, gizarte-hezitzailea, Gizarteratzeko Loiolaetxea Elkarteko Hospitalidad arduraduna
· Itziar Alonso-Arbiol, Psikologiako katedraduna

Moderatzailea:
· Vicky Pizarro, kazetaria

Laster

UZTAILA 2026

Laster

ABUZTUA 2026

Laster

IRAILA 2026

Sustapenak

Sustapenak

Deskubritu Sade Klubaren eskaintzarik eta sustapenik onenak. Zure zain dauzkazu gehien esperotako estreinaldiak, film independenteak, jatorrizko bertsioan emaniko saioak, familiarteko edo lagunarteko arratsaldeak, lehenbiziko zitak, krispeta eta guzti eginiko planak, eta filmen osteko gogoetak.

Abantaila gehiago Sade Klubean

Sade Klubeko kide izatea zeure zinema-jaialdirako giltza nagusia edukitzea bezalaxe da: gonbidapenak izango dituzu aurrestreinaldietarako eta ekitaldi esklusiboetarako, VIP bat bazina bezala, alfonbra gorriaren gainean.

Zinemazale amorratua bazara, egin bat Sade Klubarekin eta gozatu istorio, plano eta emozio guzti-guztiez... Casablanca filmeko zeure amaiera balitz bezala.

Non erosi sarrerak?

Zinemako leihatiletan eta kafetegian

Zure menua online erostean, 1 € ere aurreztuko duzu. Oso erraza da: menu bat gaineratu behar duzu sarrera eskuratzeko unean, eta, zinemara iristen zarenean, zuzenean jaso ahal izango duzu zure eskaera. Abantailak besterik ez. ;)

Internet bidez

Ikusgai dauden film guztietan, zuzeneko ikono bat duzu sarrerak erosteko, eta, ondoren, leihatiletatik kanpoko makinetan jaso ahal izango dituzu.

Kutxazainetan

Zinema guztietan erosi ahal izango dituzu sarrerak (komisiorik gabe), leihatiletatik kanpo apropos gaitutako kutxazainetan.

Izan nahi duzu nobedade guztien berri?

Tratamenduaren arduraduna: Sade. Xedea: eskatutako informazioa bidaltzea eta harpidedunak kudeatzea. Legitimazioa: interesdunaren baimena. Hartzaileak: newsletterraren eta marketin-emailaren harpidedunak. Informazio gehiago gure pribatutasun-politikan.

Babesleak:

Europa Cinemas Creative Kultura Ministerioa Eusko Jaurlaritza Next Generation Berreskuratzeko eta Eraldatzeko Plana