Gozatu Sade Klubaren

Abantailez

“Inoiz ez nintzateke izango nire moduko bat onartzen duten klub bateko kide”

esan zuen Groucho Marxek

Seguru ez lukeela hori pentsatuko Sade Kluba ezagutuko balu. Eta bestelakorik diote zinema onaren zaleak diren donostiarrek ere. Eta bagara jada taldetxo bat! Azkeneko kontaketaren arabera, 14.000 baino gehiago.

Zer esan nahi du Klubeko kide izateak? Funtsean, abantailak metatzea: puntuak irabazten dira erosketa bakoitzarekin, gero sarrerekin trukatu ahal izateko; deskontuak lor daitezke egun edo emanaldi berezi batzuetan; eta aurrestreinaldietarako zozketetan parte har daiteke bazkideen artean.

Puntuak trukatzea

Metatu puntuak, eta trukatu sarrerekin edo tabernako produktuekin.
Sade Klubeko edozein txartelen titularrek puntu bat lortuko dute euro bakoitzeko.

Sade Klubeko bazkidea bazara, puntu bat metatuko duzu Sade zinemetan gastatzen duzun euro bakoitzeko, eta, ondoren, sarrerekin edo tabernako produktuekin trukatu ahal izango dituzu.

Ekitaldi esklusiboak

Klubak aurrestreinaldiak antolatzen ditu aldian-aldian, eta, Klubeko bazkide izateari esker, Sade Zinemen hurrengo estreinaldiak primizian ikusteko antolaturiko zozketetan parte hartu ahalko duzu.

Prezio bereziak

Hamaikatxo eratan goza daiteke zinemaz, eta bakoitzak bere modua du. Klubak badu bere publikoaren aniztasunaren berri, eta egokitu egiten ditu sarreren prezioak 65 urtetik gorakoentzat zein 25 urtetik beherakoentzat.

Gainera, zure sarrerak beti izango du prezio txikiagoa taldean etorriz gero. Eman begiratu bat, esaterako, hiru, lau eta bost laguneko taldeei.

Zorionak zuri


Sade Zinemetan, badakigu ez dela beharrezkoa 100 urtera iristea urteurrena bikain asko ospatzeko. Izan ere, zein hoberik etxeko txikiak baino, urteak betetzea zeinen zirraragarria den gogorarazteko?

Zure urtebetetzea zinezko esperientzia bilakatu nahi dugu. Horregatik, Sade Klubeko kide bazara, sarrera oparituko dizugu. Baina hori ez da dena; izan ere, badakigu askoz ere dibertigarriagoa dela konpainian ospatzea. Horregatik, zorteko daude zure lagunak ere: 9,90 €-ren truke eskuratu ahalko dute haurrentzako menua!

Klub txartela (< 65 urte)

Klub txartela 65 urte baino gutxiago

< 65 urte: Tarifa murriztua lanegunetan:
Murriztu tarifa gutxienez 0,5 €-an.

Deskontuak emanaldi berezietan:
  ·  -2 € Musiclassic saioetan
  ·  -1 € Arte-emanaldietan

Bazkideentzako tarifa esklusiboak:
Hiru, lau eta bost lagunentzako sortak.

Gold txartela (> 65 urte)

Klub txartela 65 urte baino gehiago

> 65 urte: Tarifa murriztua lanegunetan:
Murriztu tarifa gutxienez 0,5 €-an

Deskontuak emanaldi berezietan:
  ·  -2€ Musiclassic saioetan
  ·  -1€ Arte-emanaldietan

Bazkideentzako tarifa esklusiboak:
Hiru, lau eta bost lagunentzako sortak.

Puntuak trukatzea

ZINEMAN GASTATZEN DUZUN EURO BAKOITZEKO, PUNTU BAT OPARITUKO DIZUGU
(euro 1 = puntu 1)

  • 30 puntu, krispetak edo freskagarri txiki bat.
  • 60 puntu, menu arrunta (zorro txiki bat krispeta eta freskagarri ertain bat).
  • 100 puntu, zinema-sarrera astelehenetik igandera (3D barne, eta ez beste ekitaldi batzuk).
  • 120 puntu, zinema-sarrera astelehenetik igandera (3D barne, eta ez beste ekitaldi batzuk) + Menu arrunta.

Egin bat Sade Klubarekin

Egin bat Sade Klubarekin

Berehala eskura ditzakezu abantaila horiek guztiak, nahikoa da formulario hau betetzea:

Non erosi sarrerak?

Zinemako leihatiletan eta kafetegian

Zure menua online erostean, 1 € ere aurreztuko duzu. Oso erraza da: menu bat gaineratu behar duzu sarrera eskuratzeko unean, eta, zinemara iristen zarenean, zuzenean jaso ahal izango duzu zure eskaera. Abantailak besterik ez. ;)

Internet bidez

Ikusgai dauden film guztietan, zuzeneko ikono bat duzu sarrerak erosteko, eta, ondoren, leihatiletatik kanpoko makinetan jaso ahal izango dituzu.

Kutxazainetan

Zinema guztietan erosi ahal izango dituzu sarrerak (komisiorik gabe), leihatiletatik kanpo apropos gaitutako kutxazainetan.

Izan nahi duzu nobedade guztien berri?

Tratamenduaren arduraduna: Sade. Xedea: eskatutako informazioa bidaltzea eta harpidedunak kudeatzea. Legitimazioa: interesdunaren baimena. Hartzaileak: newsletterraren eta marketin-emailaren harpidedunak. Informazio gehiago gure pribatutasun-politikan.

Babesleak:

Europa Cinemas Creative Kultura Ministerioa Eusko Jaurlaritza Next Generation Berreskuratzeko eta Eraldatzeko Plana