Publizitatea
ZINEMAN
Areto ilun bat, kanpo-estimulurik gabea. Telefono mugikorrak itzalita, pantaila erraldoi bat parez pare, soinu inguratzailea eta publikoa adi-adi.
Egia esan, ez zaigu bururatzen leku hoberik iragarki bat emateko. Halaxe berresten dute, gainera, ikerketek.
Zineman ikusitako publizitatea gogoratzen da ondoen
Zenbait gako interesgarri:
MURGILTZE-ESPERIENTZIA
Film bat pantaila handian ikustea esperientzia paregabea eta zirraragarria da. Zure publizitatea ingurune horretan ematean, emozio positiboekin eta une gogoangarriekin lotuko duzu zure marka.
SEGMENTAZIO DEMOGRAFIKOA
Filmek talde demografiko jakin batzuk erakartzen dituzte, eta, hortaz, zure produktuan edo zerbitzuan interesa izateko joera handiagoa duten ikus-entzule jakinetara bidera dezakezu zure publizitatea
KALITATEZKO EDUKIAREKIN LOTZEA
Zinema-areto batean iragarrita, pantaila handian proiektatzeak ematen duen kalitatearekin lotzen dira bai zure marka, bai emandako edukia. Horrek hobetu egin dezake zure markak kontsumitzaileen artean duen pertzepzioa.
Publizitate-espazio erabilgarriak:
Traileringa
Zure iragarkia edo trailerra erakuts dezakezu aukeratutako filma proiektatu aurretik.
Webgunea
Espazio nabarmenak eskaintzen dizkizugu, zure pelikulari ikusgarritasuna emateko ikusgai dauden filmen artean.
ZINEMA-ARETOEN ATARIA
Iragarki eta trailerren proiekzioa zinema-aretoetako atarian kokatutako telebistan (82 hazbetekoa).