Ezagutu gure

Sustapenak

Zinema Euskaraz programa

Nork dio marrazki bizidunak ezin direla ikusi txiki-txikitatik entzun izan ditugun sehaska-abestien hizkuntza berean?

Zinema Euskaraz programaren barruan hilero estreinatzen dugun euskarazko haurrentzako filma aukeratzen baduzu, 2 € aurreztuko dituzu saioari dagokion tarifaren gainean.

* Eskaintzak egunero balio du, Zinema Euskaraz programari lotutako filmetarako.

Asteazkena: ikuslearen eguna

Astearen erdialdera iritsitakoan, nola ikusten duzu edalontzia, erdi hutsik ala erdi beteta?

Sade zinemetan, asteazkenak dira gakoa. Ez dago sarrerak 5,50 eurotan jartzea bezalakorik magia egiteko. Bazkidea izan ala ez, aukera bikaina edalontzia beterik ikusteko.

Bada zerbait film bikain bat ikustea baino hobea: prezio bikainean ikusi ahal izatea. Eta, hemendik aurrera, asteazkena bihurtzen bada zure egunik gogokoena, ez da kasualitate-kontua.

* Sustapenak asteazken oro balio du, jaiegunetan izan ezik

Erosi krispetak online

Zure menua online erostean, 1 € ere aurreztuko duzu.

Oso erraza da: menu bat gaineratu behar duzu sarrera eskuratzeko unean, eta, zinemara iristen zarenean, zuzenean jaso ahal izango duzu zure eskaera. Abantailak besterik ez.

* Sustapenak egunero balio du Antiguo Berri eta Príncipe zinemetan.

Sade Kluba

Sade Kluba

Guk bezainbeste maite duzu zinema?

Egin bat Sade Klubarekin, eta deskubritu zuretzat prestatuta daukagun guztia.

Egin bat gaur bertan, eta zatoz Donostiako zinezko zinemazaleen familia honetara!

Non erosi sarrerak?

Zinemako leihatiletan eta kafetegian

Zure menua online erostean, 1 € ere aurreztuko duzu. Oso erraza da: menu bat gaineratu behar duzu sarrera eskuratzeko unean, eta, zinemara iristen zarenean, zuzenean jaso ahal izango duzu zure eskaera. Abantailak besterik ez. ;)

Internet bidez

Ikusgai dauden film guztietan, zuzeneko ikono bat duzu sarrerak erosteko, eta, ondoren, leihatiletatik kanpoko makinetan jaso ahal izango dituzu.

Kutxazainetan

Zinema guztietan erosi ahal izango dituzu sarrerak (komisiorik gabe), leihatiletatik kanpo apropos gaitutako kutxazainetan.

Izan nahi duzu nobedade guztien berri?

Tratamenduaren arduraduna: Sade. Xedea: eskatutako informazioa bidaltzea eta harpidedunak kudeatzea. Legitimazioa: interesdunaren baimena. Hartzaileak: newsletterraren eta marketin-emailaren harpidedunak. Informazio gehiago gure pribatutasun-politikan.

Babesleak:

Europa Cinemas Creative Kultura Ministerioa Eusko Jaurlaritza Next Generation Berreskuratzeko eta Eraldatzeko Plana