Pantaila handian

Alokairua eta publizitatea

Sade Zinemetan, 100 urte daramatzagu espazio onenak sortzen, Donostiak entretenimenduaren munduarekin duen loturari bizirik eusteko.

Gure zinema-aretoen bidez, laguntza ematen jarraitu nahi dugun, Donostiak erreferentzia izaten jarrai dezan zinemaren alorrean.

Horregatik, eutsi egiten diogu erritmoari eta zure beharretara egokitzen gara: izan daiteke zure lehen film laburra estreinatzeko, zure enpresaren merkaturatze komertziala aurkezteko, hitzaldi baterako, prestakuntza-jardunaldietarako, edo, besterik gabe, zure kapritxoari erantzun eta gustukoen duzun film klasikoa pribatuan ikusi ahal izateko.

Aretoak alokatzea

Alquiler de salas Sade Cines Donostia San Sebastian

Sade zinemetan, gozatu ez ezik bizi ere bizi dugu zinema! Eta, pasio hori zurekin partekatu nahi dugunez, gure aretoetako bat aloka dezakezu Donostian egingo duzun ekitaldirako.

Publizitatea

Publicidad en salas de cine - Sade Cines Donostia San Sebastian

Areto ilun bat, kanpo-estimulurik gabea. Telefono mugikorrak itzalita, pantaila erraldoi bat parez pare, soinu inguratzailea eta publikoa adi-adi. Egia esan, ez zaigu bururatzen leku hoberik iragarki bat emateko.

Non erosi sarrerak?

Zinemako leihatiletan eta kafetegian

Zure menua online erostean, 1 € ere aurreztuko duzu. Oso erraza da: menu bat gaineratu behar duzu sarrera eskuratzeko unean, eta, zinemara iristen zarenean, zuzenean jaso ahal izango duzu zure eskaera. Abantailak besterik ez. ;)

Internet bidez

Ikusgai dauden film guztietan, zuzeneko ikono bat duzu sarrerak erosteko, eta, ondoren, leihatiletatik kanpoko makinetan jaso ahal izango dituzu.

Kutxazainetan

Zinema guztietan erosi ahal izango dituzu sarrerak (komisiorik gabe), leihatiletatik kanpo apropos gaitutako kutxazainetan.

Izan nahi duzu nobedade guztien berri?

Tratamenduaren arduraduna: Sade. Xedea: eskatutako informazioa bidaltzea eta harpidedunak kudeatzea. Legitimazioa: interesdunaren baimena. Hartzaileak: newsletterraren eta marketin-emailaren harpidedunak. Informazio gehiago gure pribatutasun-politikan.

Babesleak:

Europa Cinemas Creative Kultura Ministerioa Eusko Jaurlaritza Next Generation Berreskuratzeko eta Eraldatzeko Plana