Zikloak
Emanaldi bereziak
Betiko artea berreskuratzen duen zinema
Sade zinemetan, azken estreinaldietatik eta blockbusterretatik haratago joatea gustatzen zaigu. Gure emanaldi berezietan, bene-benetako maisulanak berreskuratzen ditugu, arte onak amaiera-datarik ez duela badakitenentzat.
Musiclassic Príncipe eta Musiclassic Trueba saioetan, berriz, distira osoz entzungo dituzu konpositore handiak, kontzertu ahaztezin baten lehen lerroan egongo bazina bezala.
Zazpigarren artea maite dutenak urrezko garaietara bueltatu ahalko dira Príncipe Klasikoekin: saiootan, zinema arte hutsa da, eta fotograma bakoitza, berriz, obra bat bere horretan. Eta, besaulkitik mugitu gabe, mundu zabaleko museo handietatik barrena igaro nahi baduzu, Truebako Arte Emanaldiak dira zure aukera: pantaila handian bizia hartzen duten koadroak, eskulturak eta erakusketak.
Sade zinemetan, ondotxo dakigu iraganeko gauzarik onenak behar izaten ditugula batzuetan.
Musiclassic Príncipe
Nabucco, Rigoletto, Norma, Sevillako bizargina eta beste zenbait betiko altxor, zuzen-zuzenean New Yorkeko Metropolitan Operatik. Zain izango gaituzu Príncipe zinemetan, obra horien handitasunaz gozatzeko.
Musiclassic Trueba
New Yorkeko Metropolitan Operatik zuzen-zuzenean, opera onaz gozatzeko gonbita egiten dizugu Musiclassic Trueba programan. Ikusgai izango dituzu Figaroren ezteiak, Hoffmannen ipuinak, Aida eta beste zenbait pieza.
Arte-emanaldiak
Gure iritzian, kultura jakintza- eta botere-bidea da, eta gustatzen zaigu maisulan eta erakusketa paregabeak jartzea Donostiako publikoaren eskura, pantaila handian gozatu ahal izan ditzazuen. Urtero-urtero, askotariko lanak aurkezten ditugu, hala nola Tintoretto, Errebelde bat Venezian edo Hermitage Museoa, Artearen indarra, guztia ere artearen historian murgiltzeko, bisualki zein kulturalki.

Sustapenak
Deskubritu Sade Klubaren eskaintzarik eta sustapenik onenak. Zure zain dauzkazu gehien esperotako estreinaldiak, film independenteak, jatorrizko bertsioan emaniko saioak, familiarteko edo lagunarteko arratsaldeak, lehenbiziko zitak, krispeta eta guzti eginiko planak, eta filmen osteko gogoetak.
Abantaila gehiago Sade Klubean
Sade Klubeko kide izatea zeure zinema-jaialdirako giltza nagusia edukitzea bezalaxe da: gonbidapenak izango dituzu aurrestreinaldietarako eta ekitaldi esklusiboetarako, VIP bat bazina bezala, alfonbra gorriaren gainean.
Zinemazale amorratua bazara, egin bat Sade Klubarekin eta gozatu istorio, plano eta emozio guzti-guztiez... Casablanca filmeko zeure amaiera balitz bezala.