Opari txartelak

Oparitu Sade zinemak

Badakigu opari perfektua aukeratzea Inception filma lehenbizikoan ulertzea bezain zaila izan daitekeela.

Baina ez kezkatu! Sade zinemetan oso erraz daukazu, krispeta gehiago eskatzea bezain samur! Eskatu txartela edozein zinematan, edo erosi zure opari-txartel birtuala eta kargatu nahi duzun zenbatekoarekin.

Hala, saldoa areagotzea lortuko duzu, txartel horrekin ordaintzen duzun guztiak % 5eko deskontua izango baitu. Baita aipatu ditugun krispeta horietan ere!

Gure Marty McFly maiteak esango lukeen bezala, “Ez zara kikil bat, ezta?” Hortaz, zeren zain zaude?

Txartela erostea

Txartela erostea

Gure opari-txartelak zuk aukeratutako zenbatekoarekin eta zuk aukeratutako denboran daude eskuragarri. Zinemarako sarrerak, menuak eta tabernako produktuak erosteko balio dute. Lortu zure txartel fisikoa edo birtuala.

Saldoa kargatzea

Saldoa kargatzea

Berrerabili zure opari-txartela nahi duzun zenbatekoarekin kargatuta (5 € eta 50 € bitartean).

Baldintzak

  • Gure salmenta-kanal guztietan truka daiteke (webgunean, aplikazioan, tabernetan eta leihatiletan), kutxazainetan izan ezik.
  • Zinemako sarrerekin eta tabernako produktuekin truka daiteke.
  • % 5eko deskontua erosketa guztietan.
  • Nahi den zenbatekoarekin kargatu daiteke, betiere 5 eta 50 euro bitartean.

Sustapenak

Sustapenak

Deskubritu Sade Klubaren eskaintzarik eta sustapenik onenak. Zure zain dauzkazu gehien esperotako estreinaldiak, film independenteak, jatorrizko bertsioan emaniko saioak, familiarteko edo lagunarteko arratsaldeak, lehenbiziko zitak, krispeta eta guzti eginiko planak, eta filmen osteko gogoetak.

Abantaila gehiago Sade Klubean

Sade Klubeko kide izatea zeure zinema-jaialdirako giltza nagusia edukitzea bezalaxe da: gonbidapenak izango dituzu aurrestreinaldietarako eta ekitaldi esklusiboetarako, VIP bat bazina bezala, alfonbra gorriaren gainean.

Zinemazale amorratua bazara, egin bat Sade Klubarekin eta gozatu istorio, plano eta emozio guzti-guztiez... Casablanca filmeko zeure amaiera balitz bezala.

Non erosi sarrerak?

Zinemako leihatiletan eta kafetegian

Zure menua online erostean, 1 € ere aurreztuko duzu. Oso erraza da: menu bat gaineratu behar duzu sarrera eskuratzeko unean, eta, zinemara iristen zarenean, zuzenean jaso ahal izango duzu zure eskaera. Abantailak besterik ez. ;)

Internet bidez

Ikusgai dauden film guztietan, zuzeneko ikono bat duzu sarrerak erosteko, eta, ondoren, leihatiletatik kanpoko makinetan jaso ahal izango dituzu.

Kutxazainetan

Zinema guztietan erosi ahal izango dituzu sarrerak (komisiorik gabe), leihatiletatik kanpo apropos gaitutako kutxazainetan.

Izan nahi duzu nobedade guztien berri?

Tratamenduaren arduraduna: Sade. Xedea: eskatutako informazioa bidaltzea eta harpidedunak kudeatzea. Legitimazioa: interesdunaren baimena. Hartzaileak: newsletterraren eta marketin-emailaren harpidedunak. Informazio gehiago gure pribatutasun-politikan.

Babesleak:

Europa Cinemas Creative Kultura Ministerioa Eusko Jaurlaritza Next Generation Berreskuratzeko eta Eraldatzeko Plana