Príncipe · Trueba · Antiguo Berri

Zinemak

Sade Zinemak

Príncipe zinemak

Príncipe da Saderen hiru zinemetatik handiena. Donostiako Parte Zaharrean dago, eta unean uneko panorama zinematografikoaren begirada propio bat eskaintzen du; hala, askotariko proposamenak egiten ditu, gaiei eta publiko objektiboari dagokienez. Príncipe zinemetan ikusgai dauden filmek oreka paregabeari eusten diote: gehien espero diren estreinaldiak, jatorrizko bertsioan emaniko pelikulak, edo ezagutarazi nahi dugun zinemagintza independentea. Beti da hitzordu saihetsezina asteko agendan. Era berean, ezin da ahaztu zinema-aretook eskaintzen dituztela aisialdiko beste formatu batzuk ere, hala nola Sadek aldian-aldian sustatzen dituen Opera Musiclassic edo Arte-emanaldiak.

Ordutegia

Egunero 16:30etik aurrera.

Taberna

Egunero 16:30etik aurrera.

Plaza kopurua

1.436 eserleku, 10 areto.

Teknologia

Dolby 5.1 eta 7.1 soinua, eta Dolby Almos 7. aretoan.

Sade Zinemak

Trueba Zinemak

Sade zinemen proposamenik boutique edo bereziena da, eta autore-zinemaren adierazgarri gisa finkatu da Donostian. Ez da batere ezohikoa opera-emanaldi batez gozatu ahal izatea zuzenean METetik, esku-eskura izatea arte-emanaldien denboraldi mardul bat, edo behar baino gehiago arriskatzea Anime zinema-ziklo baten emanaldi nagusienarekin. Gainera, bestelako jaialdi eta ekitaldiak ere hartzen ditu, hala nola Kresala Zinema Kluba, Dock of the Bay musika-dokumentalen jaialdia, Begiradak zinema amateurraren jaialdia eta Zinetika jaialdia.

Finean, Donostiako zinema historiko bat gara, eta apustu garbia egiten dugu egile-zinemaren alde, baita arte-zikloen, operaren, balletaren eta musika klasikoaren alde ere.

Ordutegia

Asteartetik igandera, 16:30etik aurrera.

Plaza kopurua

266 eserleku, 2 areto.

Teknologia

Teknologia digitala eta Dolby 5.1 eta 7.1 soinua.

Sade Zinemak

Antiguo Berri Zinemak

Antiguan kokaturiko zinema hori auzotarren gustuetara egokitzeko etengabeko apustuarekin jaioa da, eta halaxe jarraitzen du gaur egun ere.

Antiguo Berri zinemak titulurik ezagunenak eta arrakastatsuenak biltzen ditu astero eskaintzen duen programazioan, eta, aldi berean, tinko eusten dio beste intuizio bati ere: batetik, zirkuitu komertzialetik kanpoko filmei toki egitea, eta, bestetik, zenbait film jatorrizko bertsioan ematea, azpitituluekin.

Ordutegia

Asteartetik igandera, 16:30etik aurrera.

Taberna

Asteartetik igandera, 16:30etik aurrera.

Plaza kopurua

655 eserleku, 8 areto.

Teknologia

Teknologia digitala eta Dolby 5.1 eta 7.1 soinua.

Sustapenak

Sustapenak

Deskubritu Sade Klubaren eskaintzarik eta sustapenik onenak. Zure zain dauzkazu gehien esperotako estreinaldiak, film independenteak, jatorrizko bertsioan emaniko saioak, familiarteko edo lagunarteko arratsaldeak, lehenbiziko zitak, krispeta eta guzti eginiko planak, eta filmen osteko gogoetak.

Abantaila gehiago Sade Klubean

Sade Klubeko kide izatea zeure zinema-jaialdirako giltza nagusia edukitzea bezalaxe da: gonbidapenak izango dituzu aurrestreinaldietarako eta ekitaldi esklusiboetarako, VIP bat bazina bezala, alfonbra gorriaren gainean.

Zinemazale amorratua bazara, egin bat Sade Klubarekin eta gozatu istorio, plano eta emozio guzti-guztiez... Casablanca filmeko zeure amaiera balitz bezala.

Non erosi sarrerak?

Zinemako leihatiletan eta kafetegian

Zure menua online erostean, 1 € ere aurreztuko duzu. Oso erraza da: menu bat gaineratu behar duzu sarrera eskuratzeko unean, eta, zinemara iristen zarenean, zuzenean jaso ahal izango duzu zure eskaera. Abantailak besterik ez. ;)

Internet bidez

Ikusgai dauden film guztietan, zuzeneko ikono bat duzu sarrerak erosteko, eta, ondoren, leihatiletatik kanpoko makinetan jaso ahal izango dituzu.

Kutxazainetan

Zinema guztietan erosi ahal izango dituzu sarrerak (komisiorik gabe), leihatiletatik kanpo apropos gaitutako kutxazainetan.

Izan nahi duzu nobedade guztien berri?

Tratamenduaren arduraduna: Sade. Xedea: eskatutako informazioa bidaltzea eta harpidedunak kudeatzea. Legitimazioa: interesdunaren baimena. Hartzaileak: newsletterraren eta marketin-emailaren harpidedunak. Informazio gehiago gure pribatutasun-politikan.

Babesleak:

Europa Cinemas Creative Kultura Ministerioa Eusko Jaurlaritza Next Generation Berreskuratzeko eta Eraldatzeko Plana