Gure
Lankidetzak
Donostia Zinemaldia
Sei hamarkadaz baino gehiagoz aritu gara lankidetzan Donostia Zinemaldiarekin, eta, denbora horretan, nazioarteko zinema donostiarren eskura jartzeaz gainera, zinema-jaialdiari hazten eta izena ona eskuratzen lagundu diogu.
Tinko eusten diogu konpromiso horri 1962tik.
Zinema Euskaraz
Sade zinemetan, ondotxo dakigu zinema irudi-segida bat baino askoz ere gehiago dela; familia-giroan partekatzeko une magiko bat da, eta, zergatik ez, aukera polita euskararen erabilera aisialdian eta entretenimenduan normalizatzeko.
Hori horrela izanik, bat egin dugu Zinema Euskaraz programarekin, txikiek beren film gustukoenez euskaraz gozatzeko aukera izan dezaten. Izan ere, nork dio marrazki bizidunak ezin direla ikusi txiki-txikitatik entzun izan ditugun sehaska-abestien hizkuntza berean?
Gertu Kultura
Kultura eskura izatea eskubide bat da; duintasuna ematen dio gizakiari, eta normalizatu egiten du erabateko gizarteratzea.
Gertu Kultura pertsona behartsuen bizitza hobetzeko sortua da. Proiektu horren bidez sorturiko plataformaren inguruan, programatzaile kulturalek lotura sortzen dute egoera kalteberan dauden pertsona horiekin.
Izan ere, Sade Zinemetan beti bilatzen dugu parte hartzeko modurik onena, eta, hala, erreserbatu egiten dugu sarrera-sorta bat, Gertu Kultura ekimenak bideratuta datozen eskaerei erantzun ahal izateko.
Elías Querejeta Zine Eskola
Urtean zehar, bisita gidatuak antolatzen dira gure zinemetara EQZEko ikasle eta irakasleekin, eta haien trebakuntzaren parte diren dokumentalak edo filmak proiektatzen dira.

Sustapenak
Deskubritu Sade Klubaren eskaintzarik eta sustapenik onenak. Zure zain dauzkazu gehien esperotako estreinaldiak, film independenteak, jatorrizko bertsioan emaniko saioak, familiarteko edo lagunarteko arratsaldeak, lehenbiziko zitak, krispeta eta guzti eginiko planak, eta filmen osteko gogoetak.
Abantaila gehiago Sade Klubean
Sade Klubeko kide izatea zeure zinema-jaialdirako giltza nagusia edukitzea bezalaxe da: gonbidapenak izango dituzu aurrestreinaldietarako eta ekitaldi esklusiboetarako, VIP bat bazina bezala, alfonbra gorriaren gainean.
Zinemazale amorratua bazara, egin bat Sade Klubarekin eta gozatu istorio, plano eta emozio guzti-guztiez... Casablanca filmeko zeure amaiera balitz bezala.