Hope (J.B.A.)
Estreinaldi Príncipe

Hope (J.B.A.)
Hego Koreako Hope Harbor herrixka urrunean, Bum-seok polizia-buruari eta Sung-ae ofizialari izaki misteriotsu bat aurkitzeko ardura ematen diete; izaki horrek hondamendia eragin du bertako biztanleen artean. Bien bitartean, basoan, ehiztari-talde bat —tartean Sung-ki— izakiaren bila abiatzen da; baina laster konturatzen dira, egia esan, beraiek direla ehiza-harrapakina. Izakiak suntsipena zabaltzen jarraitzen duen heinean, ezer ez da dirudiena: hasieran gizakiek konpon zezaketen gatazka zirudiena, tamaina kosmikoko hondamendi bihurtzen da.
Estrenaldia
Urriak 30
Generoa
Thrillerra
Iraupena
156 minutu
Herrialdea
Hego Korea
Urtea
2026
Proiekzio formatua
Digitala
Proiekzio hizkuntza
Bikoiztuta ERDERAZ
Zuzendaria
Na Hong-jin
Gidoia
Na Hong-jin
Musika
Michael Abels
Argazkia
Hong Kyung-pyo
Aktore-zerrenda
Hwang Jung-min, Jo In-sung, Jung Ho-yeon, Taylor Russell eta Michael Fassbender
“Na Hong-jin-ek ondo pasatzen du inbaditzaile amorratuen atzetik korrika eta oihuka, lan digitala eta eskola zaharreko ikuskizuna uztartuz”
Peter Bradshaw: ‘The Guardian’

Sustapenak
Deskubritu Sade Klubaren eskaintzarik eta sustapenik onenak. Zure zain dauzkazu gehien esperotako estreinaldiak, film independenteak, jatorrizko bertsioan emaniko saioak, familiarteko edo lagunarteko arratsaldeak, lehenbiziko zitak, krispeta eta guzti eginiko planak, eta filmen osteko gogoetak.
Abantaila gehiago Sade Klubean
Sade Klubeko kide izatea zeure zinema-jaialdirako giltza nagusia edukitzea bezalaxe da: gonbidapenak izango dituzu aurrestreinaldietarako eta ekitaldi esklusiboetarako, VIP bat bazina bezala, alfonbra gorriaren gainean.
Zinemazale amorratua bazara, egin bat Sade Klubarekin eta gozatu istorio, plano eta emozio guzti-guztiez... Casablanca filmeko zeure amaiera balitz bezala.


