Hechizo: Bienvenidos a Hexe
Estreinaldi Príncipe

Hechizo: Bienvenidos a Hexe
Billie nerabe inpultsiboa eta ez-konbentzionala da; Alice amarekin bizi da, zeina oso zuhurra den. Billie-k, nahi gabe, ezkutuko botere magikoak askatzen dituenean, aldirietatik Hexe izeneko erresuma magiko batera eramaten dute; han, Ms. Quill eta Elias Quire aurkituko ditu. Bidaian aurrera egin ahala, Billie-k familia-misterioak argituko ditu; misterio horiek betiko alda dezakete sorginen mundu magikoa. Helduarora igarotzeari buruzko saga magiko hau neska baten istorioa da: neska horrek beti sentitu izan du ez dagoela bere lekuan bere bizitzan bertan. Berak ezagutzen duen mundua atzean utzi eta magia basati eta mugarik gabeko erresuma ezkutu batean murgildu beharko du, benetan nor den ulertzen hasteko.
Estrenaldia
Azaroak 27
Generoa
Familientzako Animazioa
Iraupena
110 minutu
Herrialdea
USA
Urtea
2026
Proiekzio formatua
Digitala
Proiekzio hizkuntza
Bikoiztuta ERDERAZ
Zuzendaria
Fawn Veerasunthorn, Jason Hand eta Josie Trinidad
Gidoia
Jared Bush eta Dana Ledoux Miller
Musika
Kris Bowers

Sustapenak
Deskubritu Sade Klubaren eskaintzarik eta sustapenik onenak. Zure zain dauzkazu gehien esperotako estreinaldiak, film independenteak, jatorrizko bertsioan emaniko saioak, familiarteko edo lagunarteko arratsaldeak, lehenbiziko zitak, krispeta eta guzti eginiko planak, eta filmen osteko gogoetak.
Abantaila gehiago Sade Klubean
Sade Klubeko kide izatea zeure zinema-jaialdirako giltza nagusia edukitzea bezalaxe da: gonbidapenak izango dituzu aurrestreinaldietarako eta ekitaldi esklusiboetarako, VIP bat bazina bezala, alfonbra gorriaren gainean.
Zinemazale amorratua bazara, egin bat Sade Klubarekin eta gozatu istorio, plano eta emozio guzti-guztiez... Casablanca filmeko zeure amaiera balitz bezala.


