Hamnet

Hamnet

Azken egunak Príncipe

Oraindik ez daude sarrerak
Zinema: Príncipe BIKOIZTUTA ERDERAZ
No recomendada para menores de doce años

Hamnet

1580 urtea, Ingalaterran. William Shakespeare latineko irakasle xumeak Agnes ezagutzen du, espiritu askeko neska gazte bat, eta biak, elkarrekiko lilura erabatean murgilduta, abentura sutsu bati ekiten diote; honek ezkontza batera eta hiru seme-alaba izatera eramango ditu. Baina Will Londres urrunean antzerkian karrera bat eraikitzeko lanean ari den bitartean, Agnesek bakarrik egin behar dio aurre etxeko bizitzari. Tragedia bat gertatzen denean, garai batean hautsiezina zen bikote honen lotura proban jarriko da, baina elkarrekin bizitako esperientzia horrek ‘Hamlet’ lanaren sorkuntzaren hazia ereingo du. Chloé Zhao zuzendariaren film berria —‘Nomadland’ (2020) filmarekin Oscar saria irabazi zuena— maitasunaren konplexutasunari eta artearen zein sormenaren sendatzeko ahalmenari buruzko istorio bikainki kontatua eta sentiberatasunez gainezka dagoena da.

Estrenaldia
Urtarrilak 23
Generoa
Drama historikoa
Iraupena
125 minutu
Herrialdea
Erresuma Batua
Urtea
2025
 
Proiekzio formatua
Digitala
Proiekzio hizkuntza
Bikoiztuta ERDERAZ
 
Zuzendaria
Chloé Zhao
Gidoia
Maggie O'Farrell eta Chloé Zhao
Musika
Max Richter
Argazkia
Lukasz Zal
 
Aktore-zerrenda
Jessie Buckley, Paul Mescal eta Jacobi Jupe

 

Hamnet

“Shakespeare miresgarriena emakumea da. Chloé Zhaok, Jessie Buckleyren lan ukaezinarekin batera, maisulan bat sortzen du”

Luis Martínez ‘Diario El Mundo’

Sustapenak

Sustapenak

Deskubritu Sade Klubaren eskaintzarik eta sustapenik onenak. Zure zain dauzkazu gehien esperotako estreinaldiak, film independenteak, jatorrizko bertsioan emaniko saioak, familiarteko edo lagunarteko arratsaldeak, lehenbiziko zitak, krispeta eta guzti eginiko planak, eta filmen osteko gogoetak.

Abantaila gehiago Sade Klubean

Sade Klubeko kide izatea zeure zinema-jaialdirako giltza nagusia edukitzea bezalaxe da: gonbidapenak izango dituzu aurrestreinaldietarako eta ekitaldi esklusiboetarako, VIP bat bazina bezala, alfonbra gorriaren gainean.

Zinemazale amorratua bazara, egin bat Sade Klubarekin eta gozatu istorio, plano eta emozio guzti-guztiez... Casablanca filmeko zeure amaiera balitz bezala.

Non erosi sarrerak?

Zinemako leihatiletan eta kafetegian

Zure menua online erostean, 1 € ere aurreztuko duzu. Oso erraza da: menu bat gaineratu behar duzu sarrera eskuratzeko unean, eta, zinemara iristen zarenean, zuzenean jaso ahal izango duzu zure eskaera. Abantailak besterik ez. ;)

Internet bidez

Ikusgai dauden film guztietan, zuzeneko ikono bat duzu sarrerak erosteko, eta, ondoren, leihatiletatik kanpoko makinetan jaso ahal izango dituzu.

Kutxazainetan

Zinema guztietan erosi ahal izango dituzu sarrerak (komisiorik gabe), leihatiletatik kanpo apropos gaitutako kutxazainetan.

Izan nahi duzu nobedade guztien berri?

Tratamenduaren arduraduna: Sade. Xedea: eskatutako informazioa bidaltzea eta harpidedunak kudeatzea. Legitimazioa: interesdunaren baimena. Hartzaileak: newsletterraren eta marketin-emailaren harpidedunak. Informazio gehiago gure pribatutasun-politikan.

Babesleak:

Europa Cinemas Creative Kultura Ministerioa Eusko Jaurlaritza Next Generation Berreskuratzeko eta Eraldatzeko Plana