El cielo es para siempre
Laster Príncipe
El cielo es para siempre
Espainiako Gerra Zibilean jazarpen erlijiosoaren biktima izan ziren hainbat martiriren istorioa bat-batean sartzen da gaur egungo familia kristau baten bizitzan. Martiri horiek María Teresa Ferragud eta haren lau alabak dira —denak moja klausurakoak—, zeinek 1936ko udazkenean, Algemesín, beren bizitza eman baitzuten Kristoren alde. Kontakizun hunkigarria da; baina, batez ere, gonbidapen bat: duela 90 urte beren odola isuri zuten emakume horiek ereindako hazia gaur egun nola ari den fruitua ematen gazteen bizitzan, hori deskubritzera gonbidatzen gaitu. Haien istorioekin batera, martiri horiek gaur egungo kristauen fedearentzat zer eskaintzen duten ulertzen lagun diezaguketen pertsonen testigantzak aurkituko ditugu.
Estrenaldia
Abenduak 3
Generoa
Drama erlijiosoa
Iraupena
79 minutu
Herrialdea
Espaina
Urtea
2026
Proiekzio formatua
Digitala
Proiekzio hizkuntza
Jatorrizkoa ERDERAZ
Zuzendaria
Ricardo del Pozo García
Gidoia
Ricardo del Pozo García
Argazkia
Álvaro Sancho eta Ricardo del Pozo García
Aktore-zerrenda
Carla Pascual, Paqui Rondán, Ramón Guzmán, Juan del Pozo, Lola Arroyo Prats, Olatz Beobide, Laura Martín eta Víctor Enguídanos

Sustapenak
Deskubritu Sade Klubaren eskaintzarik eta sustapenik onenak. Zure zain dauzkazu gehien esperotako estreinaldiak, film independenteak, jatorrizko bertsioan emaniko saioak, familiarteko edo lagunarteko arratsaldeak, lehenbiziko zitak, krispeta eta guzti eginiko planak, eta filmen osteko gogoetak.
Abantaila gehiago Sade Klubean
Sade Klubeko kide izatea zeure zinema-jaialdirako giltza nagusia edukitzea bezalaxe da: gonbidapenak izango dituzu aurrestreinaldietarako eta ekitaldi esklusiboetarako, VIP bat bazina bezala, alfonbra gorriaren gainean.
Zinemazale amorratua bazara, egin bat Sade Klubarekin eta gozatu istorio, plano eta emozio guzti-guztiez... Casablanca filmeko zeure amaiera balitz bezala.


