12.17 Christmas in Versailles
Musiclassic Príncipe
Christmas in Versailles
Versaillesko jauregi dotorea Gabonetako jantziz apaintzen da Sonya Yoncheva sopranoaren emanaldi honetarako; harekin batera, Versaillesko Errege Operako Abesbatza eta Orkestra arituko dira, Stefan Plewniak-en zuzendaritzapean. Egitarauak Gabonetako kanta tradizionalak eta Handel, Gounod, Puccini, Mascagni zein beste konpositore handi batzuen lanak uztartzen ditu; musika jauregiko areto, lorategi eta Errege Kaperako irudi ikusgarriekin batera doa. Dotoretasunez, emozioz eta Gabonetako espirituz betetako ospakizuna da, munduko agertoki liluragarrienetako batean kokatua. Sonya Yoncheva gaur egungo soprano nagusien artean finkatuta dago. Karreraren hasieratik, abeslari bulgariarrak arreta bereganatu du bere tinbre ilunari, erresonantziari, dinamiken kontrol zehatzari, eszenako presentziari eta sentikortasunari esker. Bere errepertorioa —ezohiko zabala eta polifazetikoa— mendeak zeharkatzeko aukera ematen dion elementua da; bel canto estiloko lanetatik hasi eta rol dramatikoetaraino iristen da, Lieder generotik hasi eta zarzuelaraino dena barne hartuz.
Estrenaldia
2026ko abenduak 17 (19:00)
Generoa
Errezitaldia
Iraupena
95 minutu
Herrialdea
Frantzia
Urtea
2024
Proiekzio-formatua
Digitala
Proiekzio-hizkuntza
Jatorrizko FRANTSESA

Sustapenak
Deskubritu Sade Klubaren eskaintzarik eta sustapenik onenak. Zure zain dauzkazu gehien esperotako estreinaldiak, film independenteak, jatorrizko bertsioan emaniko saioak, familiarteko edo lagunarteko arratsaldeak, lehenbiziko zitak, krispeta eta guzti eginiko planak, eta filmen osteko gogoetak.
Abantaila gehiago Sade Klubean
Sade Klubeko kide izatea zeure zinema-jaialdirako giltza nagusia edukitzea bezalaxe da: gonbidapenak izango dituzu aurrestreinaldietarako eta ekitaldi esklusiboetarako, VIP bat bazina bezala, alfonbra gorriaren gainean.
Zinemazale amorratua bazara, egin bat Sade Klubarekin eta gozatu istorio, plano eta emozio guzti-guztiez... Casablanca filmeko zeure amaiera balitz bezala.

