Un poeta
Azken egunak Antiguo Berri

Un poeta
Óscar Restrepo poetak ez du bere hasiera itxaropentsuaren mailan egon literaturan, eta ahal duen moduan bizirik dirau institutu batean irakasten eta bere ama zaintzen. Yurlady ikaslearengan, espiritu ahaide bat aurkitzen du, poesiaren diamante landugabe bat. Poeta apal eta sutsu honek, eguneroko bizitzan gorabehera ugari jasan dituenak, poesian sinesten jarraitzen du, gero eta gizagabeagoa den mundu batean geure burua aurkitzeko bide gisa.
Estrenaldia
Apirilak 17
Generoa
Komedia beltza
Iraupena
123 minutu
Herrialdea
Kolonbia
Urtea
2025
Proiekzio formatua
Digitala
Proiekzio hizkuntza
Jatorrizkoa ERDERAZ
Zuzendaria
Simón Mesa Soto
Gidoia
Simón Mesa Soto
Musika
Matti Bye eta Trío Ramberget
Argazkia
Juan Sarmiento G.
Aktore-zerrenda
Ubeimar Rios, Rebeca Andrade, Guillermo Cardona, Allison Correa, Margarita Soto eta Humberto Restrepo
“Tragedia eta satiraren arteko eszena bat bestearen atzetik, film mingarri eta dibertigarria da hau, erredentzio eta transferentzia istorioen konbentzioak trebetasunez saihesten dituena”
Pablo Vázquez: ‘Fotogramas’

Sustapenak
Deskubritu Sade Klubaren eskaintzarik eta sustapenik onenak. Zure zain dauzkazu gehien esperotako estreinaldiak, film independenteak, jatorrizko bertsioan emaniko saioak, familiarteko edo lagunarteko arratsaldeak, lehenbiziko zitak, krispeta eta guzti eginiko planak, eta filmen osteko gogoetak.
Abantaila gehiago Sade Klubean
Sade Klubeko kide izatea zeure zinema-jaialdirako giltza nagusia edukitzea bezalaxe da: gonbidapenak izango dituzu aurrestreinaldietarako eta ekitaldi esklusiboetarako, VIP bat bazina bezala, alfonbra gorriaren gainean.
Zinemazale amorratua bazara, egin bat Sade Klubarekin eta gozatu istorio, plano eta emozio guzti-guztiez... Casablanca filmeko zeure amaiera balitz bezala.


