Todo el mundo quiere a Bill Evans (J.B.A.)
Estreinaldi Antiguo Berri

Todo el mundo quiere a Bill Evans (J.B.A.)
1961eko ekaina, New York. Bill Evans jazz-piano-jotzaile mitikoak bere musika-ahots propioa aurkitu du azkenean, eta hirukote ezin hobea osatu du Scott LaFaro baxu-jotzailearekin; azken hori bere arima bikia da musika-arloan. New Yorkeko Village Vanguard aretoan emandako kontzertu-sorta baten ondorioz, jazzaren historiako disko handienetako bi grabatu zituzten zuzenean —egun bakar batean—. Egun batzuk geroago, LaFaro modu tragikoan hil zen auto-istripu batean. Atsekabeak jota, Evansi joateko gaitasuna erabat blokeatu zitzaion; haurra zenetik lehen aldiz, jotzeari utzi zion. XX. mendeko musikako pertsonaia eragingarri eta bikainenetako baten bizitzan ondoren gertatutakoaren istorioa da hau. Oraina eta etorkizuna, soiltasuna eta intoxikazioa uztartuz, eta bai familiarekin, bai joan-etorri etengabeko harremana zuen bikotekidearekin —harekin musika ez ezik, droga gogorrekiko zaletasuna ere partekatzen zuen— zituen loturak aztertuz, kontakizunak musikari jenio oinazetu baten barne-munduan eta haren bizitzako ondorio pertsonaletan murgiltzen gaitu. Bitartean, protagonistak onartu beharko du, borroka latz baten ostean, batzuetan «tarteko etenaldia» ere musikaren parte dela.
Estrenaldia
Azaroak 27
Generoa
Drama biografikoa
Iraupena
102 minutu
Herrialdea
Irlanda
Urtea
2026
Proiekzio formatua
Digitala
Proiekzio hizkuntza
Jatorrizkoa INGELESA
Zuzendaria
Grant Gee
Gidoia
Mark O'Halloran
Musika
Roger Goula Sarda
Argazkia
Piers McGrail
Aktore-zerrenda
Anders Danielsen Lie, Bill Pullman, Laurie Metcalf, Katie McGrath eta Barry Ward
“Filma dotore eta hunkigarria; tragediaren erdian lasaitasun desiragarria aurkitzen du, eta edertasun handia zein sakontasun emozionala transmititzea lortzen du”
Guy Lodge: ‘Variety’

Sustapenak
Deskubritu Sade Klubaren eskaintzarik eta sustapenik onenak. Zure zain dauzkazu gehien esperotako estreinaldiak, film independenteak, jatorrizko bertsioan emaniko saioak, familiarteko edo lagunarteko arratsaldeak, lehenbiziko zitak, krispeta eta guzti eginiko planak, eta filmen osteko gogoetak.
Abantaila gehiago Sade Klubean
Sade Klubeko kide izatea zeure zinema-jaialdirako giltza nagusia edukitzea bezalaxe da: gonbidapenak izango dituzu aurrestreinaldietarako eta ekitaldi esklusiboetarako, VIP bat bazina bezala, alfonbra gorriaren gainean.
Zinemazale amorratua bazara, egin bat Sade Klubarekin eta gozatu istorio, plano eta emozio guzti-guztiez... Casablanca filmeko zeure amaiera balitz bezala.


