Naza (J.B.A.)
J.B.A. Antiguo Berri

Naza (J.B.A.)
Tel Aviveko teilatuetan gauez egindako bilera sekretu batzuetan, 2023az geroztik Gazan zibilen aurka Israelek egindako hilketa masibo kalkulatuen atzean dauden sistemak diseinatu eta erabili zituzten pertsonek hitz egiten dute. Filmean agertzen den informazioaren zati handi bat urriaren 7ko erasoen ondorengo hilabeteetan bertan argitaratu zuen The Guardian egunkariak —dokumentalaren ekoizleetako bat, +972 Magazine eta Local Call hedabideekin batera—. Filmak ohiko ikerketa-kazetaritza baino sakonago aztertzeko aukera ematen du; izan ere, hitz egindakoa ez ezik, esan gabe geratzen dena —isiltasunetan geratzen dena— ere jasotzen du. Yuval Abraham eta Rachel Szor zinemagile israeldarren hitzetan: «Gure esku dago isiltasun hori haustea. Film hau egin genuen, sentitzen genuelako zinemagile eta kazetari israeldar gisa gure herrialdeak palestinarren aurka egindako hilketa masiboko sistemak aztertzera behartuta geundela. Hiru urtez Tel Aviveko teilatuetan gauez Israelgo armadako kideak filmatzen genituen bitartean, gure aitona-amonen belaunaldiak XX. mendean aurre egin zien galdera berberak egiten hasi ginen: zerk bultzatzen du talde bat beste gizaki-talde baten erabateko deshumanizazioa onartzera? Nola funtzionatzen du horrelako sistema baten barne-mekanismoak?»
Estrenaldia
Urriak 9
Generoa
Dokumentala
Iraupena
77 minutu
Herrialdea
Erresuma Batua
Urtea
2026
Proiekzio formatua
Digitala
Proiekzio hizkuntza
Jatorrizkoa HEBREERA
Zuzendaria
Yuval Abraham y Rachel Szor
Gidoia
Yuval Abraham y Rachel Szor
Argazkia
Rachel Szor
“Palestinar herria suntsitzeko eredu sistematikoari buruzko dokumental bikain eta lazgarria; Israelgo armadako kideek eurek kontatua. 77 minutu lazgarri, zehatz eta hunkigarri”
Luis Martínez: ‘Diario El Mundo’

Sustapenak
Deskubritu Sade Klubaren eskaintzarik eta sustapenik onenak. Zure zain dauzkazu gehien esperotako estreinaldiak, film independenteak, jatorrizko bertsioan emaniko saioak, familiarteko edo lagunarteko arratsaldeak, lehenbiziko zitak, krispeta eta guzti eginiko planak, eta filmen osteko gogoetak.
Abantaila gehiago Sade Klubean
Sade Klubeko kide izatea zeure zinema-jaialdirako giltza nagusia edukitzea bezalaxe da: gonbidapenak izango dituzu aurrestreinaldietarako eta ekitaldi esklusiboetarako, VIP bat bazina bezala, alfonbra gorriaren gainean.
Zinemazale amorratua bazara, egin bat Sade Klubarekin eta gozatu istorio, plano eta emozio guzti-guztiez... Casablanca filmeko zeure amaiera balitz bezala.


