¿Me entiendes o te lo explico?
Azken egunak Antiguo Berri

¿Me entiendes o te lo explico?
1992ko udaberria, Madril, Chueca; Espainiarentzat historikoa izango dela agintzen duen udaren atariko zalapartaren erdian. Pepek taberna katalan bat du, egoera ezin txarragoan: negozioa azkenetan dago, zorrek loa kentzen diote, eta, hori gutxi balitz, emazteak utzi egin du... beste gizon baten truke! Etsita eta hondamendiaren ertzean, Pepek erabaki drastiko bat hartzen du; baina lagunak garaiz iristen dira hura geldiarazteko. Eta hor hasten da zoroaldia: bera —eta, bide batez, taberna— salbatzeko, erabateko aldaketa proposatzen dute, garai hartarako iraultzailea izango den zerbait bihurtuz: gay-entzako taberna bat.
Estrenaldia
Azaroak 13
Generoa
Komedia
Iraupena
90 minutu
Herrialdea
Espainia
Urtea
2026
Proiekzio formatua
Digitala
Proiekzio hizkuntza
Jatorrizkoa ERDERAZ
Zuzendaria
Jordi Calvet
Gidoia
Jordi Calvet
Argazkia
Ona Isart
Aktore-zerrenda
Pablo Puyol, Octavi Pujades, Santiago Urrialde, Mayte Rodríguez eta Cristina Medina

Sustapenak
Deskubritu Sade Klubaren eskaintzarik eta sustapenik onenak. Zure zain dauzkazu gehien esperotako estreinaldiak, film independenteak, jatorrizko bertsioan emaniko saioak, familiarteko edo lagunarteko arratsaldeak, lehenbiziko zitak, krispeta eta guzti eginiko planak, eta filmen osteko gogoetak.
Abantaila gehiago Sade Klubean
Sade Klubeko kide izatea zeure zinema-jaialdirako giltza nagusia edukitzea bezalaxe da: gonbidapenak izango dituzu aurrestreinaldietarako eta ekitaldi esklusiboetarako, VIP bat bazina bezala, alfonbra gorriaren gainean.
Zinemazale amorratua bazara, egin bat Sade Klubarekin eta gozatu istorio, plano eta emozio guzti-guztiez... Casablanca filmeko zeure amaiera balitz bezala.


