Fiesta Pagana
Laster Antiguo Berri

Fiesta Pagana
1980ko hamarkadaren amaieran, auzo bateko gazte talde batek arau guztiak haustea eta itxuraz ezinezkoa den amets bati jarraitzea erabakitzen du: heavy metalaren indar gordina eta folk musika zeltaren magia uztartzea. Lagun arteko abentura gisa hasten dena, gaztelaniazko rocka irauliko duen eta haien bizitzak betiko aldatuko dituen fenomeno bihurtzen da. Mägo de Oz taldearen historian oinarritutako fikziozko filma da hau. Drama musikal bat da —umorez, abenturaz, gatazkaz eta pasioz betea—, eta agertokiko argiak itzaltzen direnean arrakastak duen benetako kostua erakusten du. Adiskidetasunari, ametsei eta horiek errealitate bihurtzeko arriskuan jartzeko prest gauden guztiari buruzko istorioa da.
Estrenaldia
Azaroak 6
Generoa
Drama biografikoa
Iraupena
129 minutu
Herrialdea
Espainia
Urtea
2026
Proiekzio formatua
Digitala
Proiekzio hizkuntza
Jatorrizkoa ERDERAZ
Zuzendaria
Álvaro Brechner
Gidoia
Sofía Cuenca
Musika
Txus di Fellatio eta Mohamed
Argazkia
David Cortázar
Aktore-zerrenda
Adrián Lastra, Adriá Mondaray, Guillermo Furiase, Carlos Librado “Nene” eta Antonio Dechent

Sustapenak
Deskubritu Sade Klubaren eskaintzarik eta sustapenik onenak. Zure zain dauzkazu gehien esperotako estreinaldiak, film independenteak, jatorrizko bertsioan emaniko saioak, familiarteko edo lagunarteko arratsaldeak, lehenbiziko zitak, krispeta eta guzti eginiko planak, eta filmen osteko gogoetak.
Abantaila gehiago Sade Klubean
Sade Klubeko kide izatea zeure zinema-jaialdirako giltza nagusia edukitzea bezalaxe da: gonbidapenak izango dituzu aurrestreinaldietarako eta ekitaldi esklusiboetarako, VIP bat bazina bezala, alfonbra gorriaren gainean.
Zinemazale amorratua bazara, egin bat Sade Klubarekin eta gozatu istorio, plano eta emozio guzti-guztiez... Casablanca filmeko zeure amaiera balitz bezala.


