El mal padre
Ikusgaia Antiguo Berri

El mal padre
Santiago Balmes idazle eta akademiko ezagunak Gabonak baino lehen bildu ditu bere hiru seme-alabak, eskaera bat egiteko: haurtzaroan oporrak igarotzen zituzten kostaldeko etxean egun batzuk elkarrekin pasatzea. Seme-alabentzat —urte batzuk lehenago aitak familia beste emakume baten truke utzi zuenetik harekin harremana eten dutenak—, gonbidapen hori aukera bihurtzen da zauri zaharrei aurre egiteko eta aita benetan nor den ulertzen saiatzeko. Hori bereziki egia da Albertorentzat, seme gazteenarentzat; izan ere, laster izango da aita lehen aldiz.
Estrenaldia
Azaroak 20
Generoa
Komedia-drama
Iraupena
119 minutu
Herrialdea
Espania
Urtea
2026
Proiekzio formatua
Digitala
Proiekzio hizkuntza
Jatorrizkoa ERDERAZ
Zuzendaria
Roberto Bueso
Gidoia
Roberto Bueso eta Óscar Díaz Cruz
Musika
Raquel Sànchez
Argazkia
Alex Catalán
Aktore-zerrenda
Eduard Fernández, Adam Jezierski, Francesco Carril, Meritxell Calvo eta Cristina Plazas
“Izugarri handia: mugarri berria Eduard Fernándezentzat. Errua, abandonua eta gizonen heziketa sentimental negargarria ardatz dituen drama”
Ricardo Rosado: ‘Fotogramas’

Sustapenak
Deskubritu Sade Klubaren eskaintzarik eta sustapenik onenak. Zure zain dauzkazu gehien esperotako estreinaldiak, film independenteak, jatorrizko bertsioan emaniko saioak, familiarteko edo lagunarteko arratsaldeak, lehenbiziko zitak, krispeta eta guzti eginiko planak, eta filmen osteko gogoetak.
Abantaila gehiago Sade Klubean
Sade Klubeko kide izatea zeure zinema-jaialdirako giltza nagusia edukitzea bezalaxe da: gonbidapenak izango dituzu aurrestreinaldietarako eta ekitaldi esklusiboetarako, VIP bat bazina bezala, alfonbra gorriaren gainean.
Zinemazale amorratua bazara, egin bat Sade Klubarekin eta gozatu istorio, plano eta emozio guzti-guztiez... Casablanca filmeko zeure amaiera balitz bezala.


