05.14 ANDY WARHOL American dream

05.14 ANDY WARHOL American dream

Arte-emanaldiak Trueba

Oraindik ez daude sarrerak
Zinema: Trueba BIKOIZTUTA ERDERAZ
Apta para todos los públicos

ANDY WARHOL American dream

Dokumental honek Andy Warholen alderdi gutxi ezaguna agerian uzten du: bere familiaren, fedearen eta sustrai eslovakiarren eragin sakona. Aurretik inoiz ikusi gabeko elkarrizketen, artxibo ezezagunen eta haren inguruko pertsonen testigantzen bidez, Warhol barnekoia, malenkoniatsua eta sakonki espirituala ezagutzen dugu. Pittsburghen igarotako haurtzarotik New Yorken emandako lehen urratsetara, dokumentalak bere bizitzako eszenatoki giltzarriak zeharkatzen ditu, tartean Eslovakiako bere arbasoen lurraldea, non erlijioak eta Erdialdeko Europako kulturak isilpean moldatu zuten bere ikuspegi artistikoa. Warholen familiaren materialetara eta bere ondareari eskainitako museoetara sarbide esklusiboarekin, lan honek XX. mendeko ikono baten geruza anitzak aztertzen ditu. Arrunta apart bihurtu zuen artistak maskara baten atzean bizi izan zen, isiltasunak, gogoetak eta ustekabeko espiritualtasunak markatua. Mitoaren atzean dagoen gizona ezagutzeko ezinbesteko proposamena.

Proiekzio-data
Maiatzak 14 eta 28, ostegunean
Generoa
Dokumentala
Iraupena
98 minutu
Herrialdea
Eslovakia
Urtea
2023
 
Proiekzio formatua
Digitala
Proiekzio hizkuntza
Bikoiztuta ERDERAZ
 
Zuzendaria
Lubomir Slivka
Gidoia
Petra Babic Slivková
Musika
Michael Kocáb
Argazkia
Martín Strba

05.14 ANDY WARHOL American dream
Sustapenak

Sustapenak

Deskubritu Sade Klubaren eskaintzarik eta sustapenik onenak. Zure zain dauzkazu gehien esperotako estreinaldiak, film independenteak, jatorrizko bertsioan emaniko saioak, familiarteko edo lagunarteko arratsaldeak, lehenbiziko zitak, krispeta eta guzti eginiko planak, eta filmen osteko gogoetak.

Abantaila gehiago Sade Klubean

Sade Klubeko kide izatea zeure zinema-jaialdirako giltza nagusia edukitzea bezalaxe da: gonbidapenak izango dituzu aurrestreinaldietarako eta ekitaldi esklusiboetarako, VIP bat bazina bezala, alfonbra gorriaren gainean.

Zinemazale amorratua bazara, egin bat Sade Klubarekin eta gozatu istorio, plano eta emozio guzti-guztiez... Casablanca filmeko zeure amaiera balitz bezala.

Non erosi sarrerak?

Zinemako leihatiletan eta kafetegian

Zure menua online erostean, 1 € ere aurreztuko duzu. Oso erraza da: menu bat gaineratu behar duzu sarrera eskuratzeko unean, eta, zinemara iristen zarenean, zuzenean jaso ahal izango duzu zure eskaera. Abantailak besterik ez. ;)

Internet bidez

Ikusgai dauden film guztietan, zuzeneko ikono bat duzu sarrerak erosteko, eta, ondoren, leihatiletatik kanpoko makinetan jaso ahal izango dituzu.

Kutxazainetan

Zinema guztietan erosi ahal izango dituzu sarrerak (komisiorik gabe), leihatiletatik kanpo apropos gaitutako kutxazainetan.

Izan nahi duzu nobedade guztien berri?

Tratamenduaren arduraduna: Sade. Xedea: eskatutako informazioa bidaltzea eta harpidedunak kudeatzea. Legitimazioa: interesdunaren baimena. Hartzaileak: newsletterraren eta marketin-emailaren harpidedunak. Informazio gehiago gure pribatutasun-politikan.

Babesleak:

Europa Cinemas Creative Kultura Ministerioa Eusko Jaurlaritza Next Generation Berreskuratzeko eta Eraldatzeko Plana